XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Niri Mari ezagutzea tokatu zitzaidan eta benetan liburuek esaten duten bezain ederra zen.

Adats horiak urrezko gerrikoraino heltzen zitzaizkion.

Aurpegia zuri-zuria, agian kobazulotuk irten gabe egoteagatik.

Bere begi urdinek distira bereziak zituzten.

Akats bat baino ez zuen, baina handia zen: bere jenio txarra.

Ez zuen gezurra jasaten.

Nik banekien berari begira egon behar nuela eta, ez nuela gezurrik esan behar.

Ni agertu nintzenerako han zegoen Mari, bere urrezko gelan, bere adatsak biguntzen urrezko orraziaz.

Ea orrazia gustatzen zitzaidan galdetu zidan eta nik baietz erantzun nion eta niretzat izatea gustatuko litzaidakeela gaineratu nion.

Orduan berak, han gelditzekotan, orrazia nirea izango zela agindu zidan, baina alde egingo banu, orrazia zurezkoa eta itsusia bihurtuko zela esan zidan.

Pareak pare

Sinonimoak direnak lotu.


Gaineratu
Distira
Ilea apaindu
Orraztu
Artega
Urduri
Gehitu
Adats
Disdira
Ilaia

Mari

Pertsonaia boteretsuena omen zen.

Lurpean bizi zen, Sugoi bezala, eta kobazuloetatik ateratzen zen.

Eguraldian oso eragin handia zuen, haizeak astindu, ekaitzak sortu, euria zein lehorteak ekartzen zituen, bere umorearen arabera.

Oso genio bizia omen zuen eta gizakien portaera txarrak, gezurrak, lapurketak etabar zigortzen zituen.

Marik Sugoiri egindako bisita aprobetxatu nuen handik orraziarekin ihes egiteko, baina kobazulotik irten bezain laster, orrazia zur itsusia bihurtu zitzaidan.

Hona hemen lekukoa...